The Blog

Azaroaren 26an iragan da Eguberriko Merkatua Bankako ezker paretan, Banka-Urepeleko eskolako Behin Bazen burraso elkarteak antolaturik. Urepeleko zur zizelkaria den Annie Ospitalek zuen zortu merkatu hori 2016ean, eta haren segida hartu du elkarteak.  24 erakusle ziren denetara, besteak beste lekuko eta etxeko mozkinak proposatuz. Jende ainitz urbildu da, ttipi eta haundi. Haurrak gastatuak izan dira egun osoan, animazione desberdinekin: liburu, joko, pailazo, Olentzero eta Bizar Xuri. Edari eta jateko beroen irabaziek dituzte erakasleen beharrak eta urteko ateraldiak pagatuko.

Heldu den urtean berritzekoa dudarik gabe!