ALDUDE

LA COMMUNE

– 313 biztanle
-Auzapeza: Michel Dendarieta
-Idazkaria: Annie Etchegaray
-Herriko Etxearen idekitze tenoreak: astelehenetan, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan 14:00-18:00 eta ibiagoitzetan: 9:00-10:00
-tel: 05 59 37 57 57 – mail: aldudes.mairie@wanadoo.fr
-Eremua: 2327 Ha

LES SERVICES

– lehen mailako eskola
– Lepederreko usotegia
– Argibeleko harrespilak
– Andre Dena Maria eliza (1688)
– Esnausu auzoan Andre Dena Maria kapera

Aldudeko biztanlea… ALDUDARRA da

Aldude, izen bereko ibarrean kokatua dago Banka eta Urepele auzo herriekin batera. Bankako haitzarte hertsia pasatu eta, zelaia zabaltzen da eta malda leuntzen Aldudeko sartzean. Ezkerraldean agertzen da Lepederreko lepoa, uso ihizigune ezaguna, eta herriaren berezitasunetarik bat : usoak harrapatzen dira hor sareak erabiliz.

Ekonomia eta tokiko bizitza
Lehen mailako eskola pribatua dago herrian, Mendi-Alde. Erakaskuntza elebiduna eskaintzen du, euskaraz eta frantsesez.
Herria ttipia da, baina, ibar osoaren idurikoa, dinamikoa : ekonomia garatuz doa eta hazkuntza mantentzen da.
Enpresa bat baino gehiago daude Alduden hazkurri industria arloan : amuarraindegia herriaren sartzean, Pierre Oteiza xerriki saltegia, laborari ekoizle kooperatiba, xingar idortegia, eta berrikitan instalatu den gasnategi kooperatiboa.
Aldudek eskaintza aberatsa eta anitza du ostalaritzan : ostatu, jatetxe, hotel, aterpetxe…
Atzematen dira ere bai ofiziale batzuk (argin, zurgin, …), garajea, janaritegia, fruitu ekoizle bat, Posta…

Auzo herrietan bezala, laborariak daude nagusiki Alduden.
KINTOA euskal xerriaren hazkuntzak arrakasta dauka. Xerri horren haragia biziki goxoa da eta berriki Jatorri Kontrolatutako Izenez (JKI) labelisatua izan da.
Behi eta ardi hazleak denetan daude. Azken urte hauetan hasi da ahuntz hazkuntza ere bai. Gasna egile anitz daude, gunea Ossau-Irati eremu sailkatuan delarik.
Herria aski turistikoa da udan ; mendi ibilaldi ederrengatik ere ezagutua da.

KULTURA
Elkarte anitz daude herrian, bereziki kultur elkarteak, urte osoan proposatzen dituztenak ekitaldiak (musika, pilota ikastaldi, kantaldi…). SANOKI GELA berritua ere dauka Aldudek.
Alduden, Euskal Herriko beste herrietan bezala, hutsezina da herriko besta garaian : ESNAUSU auzokoak uztail erditsutan iragaiten dira eta herrikoak agorrilaren 15a aitzin. Giro goxoa izaiten da orduan, tokiko gazteek bultzaturik.

ONDAREA
Inguruetako mendietan atxeman daitezke megalitoak, monolitoak eta harrespilak, Jesus Kristo aitzineko lehen mila urtekoak, aspaldiko herio errituen lekuko.
Arkitektura erlijioso sailean, Aldudek dauzka altxor batzuk.
Andre Dena Maria kapera, Esnausun, XIX. mendekoa da, eta Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean izendatua. Andre Dena Maria eliza XVII. Mendekoa da eta barnean ikusgai dago Maximilianoren arrosarioa.
Hilerrian, XIX. mendeko hilarri borobilak daude, horietan bi daude 1805 baino lehenagokoak.
Etxaldeak Baxe-Nafarroako estilokoak dira : Iguxkagerrea etxaldea XVII. mendekoa da ; Joalginenborda eta Menementa XIX.ekoak.

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44