UREPELE

LA COMMUNE

-310 habitants
-Maire: Michel Ernaga
-Secrétaire: Catherine Ernaut
-Mairie ouverte du mardi au vendredi: 13.30 à 19.00 et samedi: 13.30 à 18.30
Tél: 05 59 37 57 99 – Mail: mairie.urepel@wanadoo.fr
-Superficie: 2644 Ha

LES SERVICES

-Ecole élémentaire
-Le Pays Quint, terre d’histoire
-Village du célèbre « Xalbador »
-Eglise « l’Assomption de la bienheureuse Vierge Marie » (1841)

Urepelen bizi den biztanlea… UREPELDARRA da.

Urepele hegoari so kokatua den mugaz gaindiko herria da, Aldudeko ibarreko buruan. Bi auzo urbanizatuz eta mendian zehar hedatuak diren etxez osatua da herria. Behereko karrikan den eliza 421 metroko goratasunean da, eta 700 metroz goiti kokatu etxe zonbatzuk atxemaiten ahal dira.

TOKIKO BIZIA ETA EKONOMIA
Urepele mendiko herria da. Aktibitate nagusia hazkuntza da : laborantxa bereziki, baita arrain hazkuntza ere bai (hiru amuarraindegi badaude).
Gasnategia bada herriaren sartzean : ibarreko hazleen ardi esnea biltzen du mendiko gasna egiteko. Ekoizle anitzek kalitatezko esnea beren etxean berean transformatzen dute. Bestalde hiru ostatu-jatetxe badira, eskualde horretan famatua den ostalaritza aktibitatea mantentzeko.
Huna zoin langile mota dauden Urepelen : ofizialeak, garraiolariak, zurgina, altzari maiasturua, erlezaina, arotza.
Lehen mailako eskola herriko plazan da. Bankako ama eskolarekin uztartua da. Hogoi bat haur doa Urepeleko eskolara, erakaskuntza elebiduna segituz (euskara eta frantsesa).

HISTORIA
Kintoa mugaz gaindiko lurraldea aspaldiko muga historiaren ondorioa da, eta araudi berezipean dago. Frantzia eta Espainiaren arteko mugaren luzeran kokatzen da, Urepele herrian. Biztanleek administratiboki Urepelen bizi eta bozkatzen dute, baina historikoki Goi-Nafarroako eremuan kokatuak dira.

Pentsa daiteke biztanleria Aitzin-arotik geroztik badela Urepelen, Erromako garaiko mea ustiatze aztarnak bilduak izan baitira. Biztanleria berria XVI. mendetik geroztik da herrian finkatu. Baxe-Nafarroako eskualde gisako etxe aitzinak ikus daitezke gaur ere, hala nola karrikan den Inharabia etxean. Etxe horiek mende anitzetan zehar eraiki den historiaren lekukoak dira.

IBILALDIAK
Urepele Jaurmendi izeneko lurretan kokatua da, eta mendi kate batez inguratua da. Baxe-Nafarroa eta Goi Nafarroaren arteko bidegurutzea da, Baztango ibarra eta Orreagaren artean. Ibiltari eta mendizaleei bidexka miresgarriak hartzea gustatzen zaie. Ibarreko toki gorena, ospetsua dena, Ahadi kaskoa da (1437 m).

KULTURA
Urte guziz, maiatzaren azken ibiagoitzean, Marka izeneko transhumantziaren besta iragaiten da herrian. Sorogaineko udako bazka guneetara abiatzen diren behiak burdinez markatzen dira orduan. Egun hori besta eguna izaiten da auzo ibarretako jendearekin batera, eta zinezko autentizitatea duen ikusgarria eskaintzen da.
Urepele ezagutua da ere bai Xalbador bertsulari famatua sortu zen herri gisa. Xalbador Eguna deitu eguna antolatzen da urtero urrian, animazio ezberdinez osatua.
Huts egin behar ez den beste ekitaldia da herriko bestak, agorrilaren 15 irian, herriko gazteek antolaturik. Azken aratseko zikiroa biziki preziatzen du inguruetako jendeak.
Azaroan, Eguberriko merkatua eta apirilean Amuarrain ttipiaren besta antolatzen dira ere azken urte hauetan.

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44