Aldudeko gasnategia

Gasna, Burra, Esnea
64430 Aldude

1970garren urteaz geroztik martxan jarrita, Euskal Herriko Esne Kooperatibak, ehun bat ganaduzale eta artzain batzen ditu, denak Euskal Herrikoak. Prozesu motel batekin onduta eta jarraipen arduratsu bat izanik, gure gasna guztiak azal naturala daukate eta Euskal Herriko betiko usaina ezagutarazten dute. Gure artzainek, AOP Ossau-Iraty Jatorrizko Deiturarekin konprometituta daude.

2014garren urtzan, gasnategi berri bat jaio zen Aldudetako bailararen bihotzean. Euskal Herriko ekoizleen elkarteak, orain arte ezezagunak izan diren gasnak proposatzen dizkigu : era askotako zaporeak, errezeta berritzaileak, plater berriak dastatzeko…

Originaltasuna eta egiazkotasuna batzen dituen koktel ederra!

Animaliaren ongizatea eta geure produktuen kalitateak kezkatzen gaituzte : gure artzainek, AOP Ossau-Iraty Jatorrizko Deitura ziurtatzen digute. Beste alde, gure ganaduzaleek, Bleu-Blanc-Coeur sarearekin konprometituak daude.

 Gure ekoizpenak:
-AOP Ossau-Iraty ardi gasna
-Ardi gasna freskoa
-Behi gasna
-Etxaldia esnea
-Etxaldia burra

Amenities