ONGI ETORRI Aldudeko Ibarrerat!

Haren ezagutzeko, Euskal Herri barnealdearen bihotzean sartu behar duzu. Baionaren eta Iruñearen artean, Pirinioen oinetan, lasaitasuna eta bere izaera atxiki duen leku bat bilatzen duten bisitariak liluratzen ditu. Eta hango bideetako bihurguneek ez zaitzatela lotsaraz: merezi du!

Aldudeko ibarra, lehenik, 3 herri dira: BANKA, ALDUDE eta UREPELE, Baxenabarreko (Nafarroa Beherea ere erraiten zako) mendien erdian kokatuak.
Izari ertaineko ibarra da, 30 km luze baita eta 1000 bizilagun baizik ez baititu. Han lasai bizi dira. Bere lurrari atxikia zakon jendea, dinamikoa eta bere geroaren alde lanean ari dena.
Aldudeko ibarra nortasun haundiko lurraldea ere da. Zure jakin nahia pizten jakinen du, natura maite baldin baduzu, xoratuko zitu, eta gormanta baldin bazira, orduan…

Beraz, ez duda, errepikatzen dauzugu: ongi etorria zira!

GAURKO BERRI / ESKAINTZAK

AGENDA

23 May
10h
Aurten Urepeleko maiatzaren 23-an iraganen da goizeko 10etaik goiti
30 May
20h
Urepele eta Erroibarren arteko muga eraiki zuen itunaz hitzaldia, Urepeleko Amerikanoinea zentro Claude Martinez-ekin.
16 Apr
15h
Apirilaren 16an,15:00>18.30,Kintoalanta jokoak Aldudeko plazan 9urtez goitikoen dako. Izenak eman: Kattalin:06.70.83.41.91 edo Maika:06.08.72.22.77

EZAGUTU... PAUSATU... APAIRU GOXOAK EGIN...

Argibideak nahi dituzu?