Transmizioa gai nagusietarik bat...

Aiba Vallée des Aldudes
Aiba Vallée des Aldudes
Aiba Vallée des Aldudes
Aiba Vallée des Aldudes

Aldudeko ibarra hazkuntza lekua da nun ardi esnearen ekoizpena den aktibitate nagusia.

Hara nola ardi hazkuntzak dira gehienik atsemaiten hemen. Nahiz eta ttipitzen ari, badira ere behi eta ahuntz azkuntzak.

Azken urte hauetan garatzen ari den aktibitate bat da Kintoa euskal xerrien hazkunta. Horren inguruan sortu da filierra bat 2 sormarka ardietsi dituenak (AOP Kintoa Xingarra eta AOP Kintoa Haragi freskoa).

Aldiz ez da gehiago gari edo arto alorrik aurkitzen aspaldi huntan, nahiz eta baratzezain baten plantatzeko proiektua bat baden ibarrean.

Ahantxu 1000 hektara ditu ibarrak: Bankak 4994, Aldudek 2323 eta Urepelek berriz 2621. Gure mendi guneetako berezitasun bat: hauen %68ak kudeatzen ditu Baigorriko Baleako Sindikatak.

8 herriek osatzen dute sindikata hori, eta bere helburua da jabetza kanpoko lurren kudeaketa eta balorizazioa. Artzaintza eta oihangintza (nagusiki Hairako oihanean) zaintzen eta garatzen ditu, bai eta ere ihizia, ondare naturala, biodibertsitatea eta paisaiak. Azkenik, gure arbasoen eginmoldeak eta mendiak errespetatzen dituen turismo arrazoinatua garatzen du.

Hemen laborantxa nekoxa da, lurra gehienak ttipiak eta maldan izanki. Horrengatik, kanpotik sarrarazi bazken eta kario den tresnatzearen meneko dira etxaldeak hemen (mendiko tresnak: karreazale edo transporteur delakoa, mendiko traktore…). Hala ere, bertze lekuen gisa, laborarien laneko manerak errestu ditu tresnatzeak: deizteko mekanika, bazkatzeko tapizak…

Nahiz eta Europa mailan laborari gazteen plantatze kopurua haundienetarik bat izan gure ibarrean, transmizioa gai nagusietarik bat da hemen ere. Lehengo belaunaldiak etxaldean baizik lan eginez bizitzen ahal baziren ere, ez da hori gehiago posible gaur egun: bikote bat balin bada plantatua, bietarik bat bederen (edo biek) behar du etxaldetik kanpo lan egin bizi ahal izaiteko. Eta horrek lanjerrean emaiten du laborantxa mundua. Horri gehitu behar dira laborarien balorizazio ahula (ilabetesari eta erretreta apalak, edo batere ez), laneko horen gehiegi, pausa egunik ez edo gutti, plantatzean diren diru engaiatze haundiak. Hori guziak kondutan hartu eta, behar da kuraiosa izan laborantxan plantatzeko.

Hala ere ainitz gaztek desafio hori altxatzen dute. Bainan noiz arte?…

Lekuko arrazak:

  • ardiak: manex buru beltzak eta buru gorriak, sasu-ardia,
  • behiak: behi gorria eta azken urteetan berriz agertzen ari den Pirenaika
  • xerriak: Kintoa euskal xerriak
  • behorrak: pottoka

Ikusten ahal dira ere beste lurraldeetatik jin arraza batzu: lakonak edo “tarrasconaise” ardiak, montbéliardes, abondance, aubrac edo salers behiak…

 

Ibarreko aktibitatea laborantxari lotua da nagusiki, eta zuzenean edo sahetsean ainitz lanpostu sortzen ditu. Bestak beste:

  • Hiruak Bat CUMA-k lan frango egiten ditu hemengo etxaldeetan (piza eta ongarri edatze, belarrak, iraultzea, … bainan ere elur kentzea neguan)
  • 2 gasnategi: Urepeleko gasnategia eta Etxaldia gasnategia Alduden. 2 lantegi horiek ardi esnea dute trasnformatzen nagusiki (behi esnea ere egiten du Etxaldiak), eta AOP Ossau-Iraty ardi gasna dute gehienik ekoizten
  • Belaun kooperatibak ibarreko etxe mozkinak transformatzen ditu (euskal xerri, ahatse, bildotski…)
  • Pierre Oteiza etxea, hazle eta harakin artesana, Kintoa ekoizle, eta hazkurri mailan ibarreko lehen enplegatzailea
  • xingar idortegi kolektiboa, 5 harakinek sortua, 3000-koa, 45000 xingar errezebitzen ahal dituena
  • Esnausuko gasna idortegia, etxalde desberdinek partekatzen dutena
  • Urepeleko laborari koperatibako depota
  • etxe ekoizleak. Gero eta laborari gehiago hasten dira transformatzen eta zuzenki saltzen: gasna, haragi freskoa… Gure ibarrean aurkitzen ahal da ere fruitu ttipi ekoizle bat erreximenta, jus, bahaki, ziropak eta beste proposatzen dituenak.

Aipagarriak dira ere mendian gasnatzen duten hemengo 2 artzainak.

Arraintegiek ere badute eragina gure ibarrean. Kondatzen dira 5 arraintegi Urepeletik Bankarat, horietan bat salmenta zuzenean ari dena, eta beste bat bio labelarekin dena.

Hemen laborantxari edota mugazgaindikoari lotuak diren beste pundu batzu:

  • Urepeleko Marka: urtero maiatza ondarrean, behi tropak eremaiten dira Nafarroakoak diren Sorogaineko halatze lekuetarat. Hortako Urepeleko karrikan VE batez (Valle de Erro) markatuak dira burdin gorriz. Laborarien lana ohoratzen da egun hortan eta herritarrendako besta da.
  • Kintoa, Urepeleko hala eta oihan lekua da, bi kilometro seien gain edatzen dena eta 2 320 hektarako eremua duena. 1856-eko Baionako tratadoak ditu finkatu gaur egun ezagutzen ditugun Kintoaren mugak, eta horrek du lurralde horren jabetasuna emaiten Espainiari, eta Frantziari aldiz bazkalekuen baliatzeko dretsoa urteko sari baten truk. Hara nola, jabe diren Erro eta Baztango Mancomunidadeak, eta aldiz baliatzeko dretsoak dituzte Baleako Sindikatak eta lekuko laborari eta artzainek.

Bere ixtorio aberatsa eta korapilatsua laburki azalduko dugu, bai eta ere explikatuko nundik heldu zakon bere izena: Kintoa euskaraz, Pays Quint frantsesez eta Quinto Real españolez. Lehen, Baigorri, Baztan et Erroko ibarrak Kintoako ziren eta biztanle gabeko 20000 hektarako lurraldea osatzen zuten. Laborariek beren xerri eta behi tropak halatzerat igortzen zituzten. 1237an leku hortarat igortzen ziren xerrien bostetarik baten hartzea deliberatu zuen Nafarroako erregeak. Españolez Kinto Real izendatua izan den lege feodala, euskaraz Kintoa eman duena.

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44