KORRIKA – IBARREKO ELKARTEEN KILOMETROA
Aurten da KORRIKAren 24.edizioa eta badu orai zonbait urte ibarreko elkarte multxo batek kilometro baten hartzeko eta laster egiteko ...
Aldudeko ibarra, lehenik, 3 herri dira: BANKA, ALDUDE eta UREPELE, Baxenabarreko (Nafarroa Beherea ere erraiten zako) mendien erdian kokatuak.
Izari ertaineko ibarra da, 30 km luze baita eta 1000 bizilagun baizik ez baititu. Han lasai bizi dira. Bere lurrari atxikia zakon jendea, dinamikoa eta bere geroaren alde lanean ari dena.
Aldudeko ibarra nortasun haundiko lurraldea ere da. Zure jakin nahia pizten jakinen du, natura maite baldin baduzu, xoratuko zitu, eta gormanta baldin bazira, orduan…
Beraz, ez duda, errepikatzen dauzugu: ongi etorria zira!
