BANKA

LA COMMUNE

– Biztanle kopurua : 350
– Auzapezaren eta idazkariaren izenak: Michel OÇAFRAIN (Auzapeza) et Ramuntxo ÇALDUMBIDE (herriko etxeko idazkaria)
– Herriko etxeko idekitze tenoreak eta harremana : astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik eguerdi eta erdiak arte.
– Tel. : 05 59 37 40 40. Email : mairie.banca@orange.fr
– Hedadura : 50 km²

LES SERVICES

– Eskola : ama eskola (Urepeleko lehen mailako eskolari uztarturik)
– Herriaren beste zerbitzuak :
– Baleako Haziak, Aldudeko Ibarreko mikro-haurtzaindegia
– Olhaberri ostatua eta meategi-metalurgia industria ondarearen interpretazio zentroa (Internet, wifi)
– Jondoni Petri eliza

Bankan bizi den biztanlea… BANKARRA da.

BANKA Aldudeko ibarreko sartzean da. Mendiko herri patartsua da. Goratasun apalena 230 metrotan da, eta handiena 1278 metrotan, Lauriña kaskoan.
Gizaki bizi aztarnarik zaharrenak Prehistoriakoak dira : harrespilak Elorrietan eta Mehatzen atzemanak izan dira.
Meategi eta burdin langintza izan dira herriaren historiaren oinarri. Hain zuzen, 1756 urtean, ondotik Banka deituko zen gunean 400 pertsona inguruk lan egiten zuen, nagusiki kobrea lurpetik ateratzeko. Jendea inguruetako herrietatik etorri zen ere bai burdinaren urtzera 1823an eraiki labe garaiaren bidez.
Meategi industria garatu arau, biztanle kopurua emendatu zen eta guneak La Fonderie izena hartu zuen. Zinezko herria bilakatu zen 1791n, eta meategi industriari lotutako oraingo izena, Banka, 1873an hartu zuen.

Eliza 1774an eraikia izan da. Pilota plazaren ezohiko ezaugarria eta herriaren berezitasunetarik bat da herriko bideak plaza zeharkatzen duela.
Meategiak aitzineko mendean hetsiak direnez geroztik, ardi, Akitaniako behi eta euskal xerrien hazkuntzan oinarritua den laborantzaz da nagusiki bizi herria.
Arrain hazkuntzaz bizi da ere Banka : amuarraindegi bat kokatua da herriaren ateratzean. 30 ahalmen urriko haurrendako arta-etxe berezia bada ere, biziki garrantzitsua enplegua mantentzeko ibarrean.
Ekitaldi bat baino gehiago erakargarriak dira, hala nola herriko bestak ekainaren azken asteburuan, eta Oihansoroko bestak uztailaren lehen asteburuan.

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44