PATARRA MUNHO

Ibilbidea
Urepele

PATARRA MUNHO (860 m) ibilaldi helmuga interesgarria da.

Hain zuzen ere, tontorrean atxemanen duzue ibarraren ikuspegi xoragarria, bai eta zizelketa moderno bat ere. Uztai formako delako atea da, burdinezko egitura argidunak zeharkaturik ; Marco Giordanoren obra da, 2015ekoa.
Bataiatua da “iduri zuen hor zela”. Alabaina, obra berri-berria da, baina betikoa dirudi. Segur oroitaraziko dizkizue harrespilak eta triku-harriak, nunahi ikus daitezkeenak ibar huntan.
Beste berezitasun bat : gauaz ere miretsi daiteke, herrietako karriketatik. Iduzki indarraz funtzionatzen duen argia dauka. Harrizko ate egunaz, izar dirdiratsu gauaz.
Xarma mistikozko obra, gogoeta eragiten duena… eta elikatuko dukeena zuen amets iratzarriak.

Errexki joan daiteke harat oinez, autoa utziz geroz Kohotako lepoan. Ibilaldia oinez egin daiteke ere bai Urepeletik, baina kasu, ez da bide seinalatua, hobe xehetasunak lehenago biltzea.

Amenities