LAXOA BOTARRIA

Laxoa
Aldude

1952a arte Laxoan aritu dira Aldudeko plazan pilotariak. Ikustekoa den botarria Aldudeko elizaren aintzinean dago. Gutti gelditzen dira holakoak euskal herrian gauregun. Parrean berriz etxe baten paretaren erdian kokatua dago harrizko pareta.
Azpimarratzekoa da ere XVIII.garren mendean fama haundiko pilotaria bazagola Alduden: Perkain.
Eta udako pilota ikastaldiak antolatzen dituen elkarteak bere izena hartu du!

Nahiz eta egun ez den gehio jokatzen laxoa Alduden, ez da batere erranan ez dela noizbait berriz aritzeko aukera eta nahia izanen. huna beraz zonbait arau:

Taldeak lau pilotariz osaturik daude, bi eskularru motzarekin eta beste biak luzearekin. Sakea eskularru luzez egiten da. Pilotek 115 eta 125 gramoko pisua dute.

Jokalekuak 66 m luze eta 16 m zabalekoak dira orokorrean. Dena dela, tokian tokiko aukeretara egokitzen dira (zelaiak, herriko plazak, kale-tarteak…). Botarria jokalekuaren alde batean ipintzen da, eta eremuen arteko marra erdialdean. Jokaleku osoan egin daitezke arraiak, taldeen eremuan trukatzeko.

Txirristaren teknika erabiltzen da eta ez da atxikirik onartzen.

Amenities