Euskal Herri osoaren arabera, Aldudeko ibarrean ere garrantzitsua da pilota.
Suertez, pilotan aritzeko plaza desberdin ainitz dauzkagu 3 herrietan: plaza libro edo frontoiak, ezker pareta ttipi edo haundi, trinkete baitare jokoberri.
Lekukoak pilotan aritzen dira aski ardura. Pala antxaz eta esku huskaz dira hemen gehienik aritzen. Urte osoan txapelketak antolatzen dituzte lekuko elkarte eta ostatuek.
Baigorrin dugu ere kluba bat “Zaharrer segi” izenekoa.
Heleak aski. Ea zer balio duzun hemengo plaza batean?