Naturazale maitea,
noizdanik ez duzu hastia hartu?
Hatsaren hartzeko, promenatzeko, indarberritzeko.
Elgaretaratzeko, goxatzeko, liluratzeko.
Egunarendako edo asteburu batendako, Aldudeko ibarrerat etorri eta gure lekuak kurritu.
Eztia eta zaindua dagon inguramenean, naturari urbil indarberritu.
Oinez, lasterka edo BTT-ez proposatzen dauzkizugun ibilaldieri esker osagarri ona bildu.
Gure hiru herrietan, palaz edo eskuz, pilotan aritzeko leku frango ere aurkituko dituzu.
Hemengo ibai eta erreka paregabeak zeharkatu: lekuko amuarraina atseman dezakezu…
Larrezkenean, mendi koxkorretan, haize hegoaren firfiran usoa ihiztatu.
Edo sareetako ihizi bereziari begiratu.
Hunarat etorri, lasaitu, hatsberritu.
Aire sanoz eta kanpo xoragarriez goxatu.
Berriz etortzeko gogoa ukan dezakezu…