Amesten ahal ote dea gure ibarreko errekak baino leku lasai eta ederragorik arraintzari batendako? Mendietan sortzen diren iturrietarik ixurtzen den ur garbia, urerreka bihurgunetsu bilakatzen da ibar zolarat heltzearekin.
Zola hortan da lekuko ibai amuarraina aurkitzen ahal. Amuarraindegietako ortzadar amuarraina baino basago eta abilagoa da. Hemengo erreketan, bizitzeko eta erreproduzitzeko behar duen oxigenoa atsemaiten duelakotz du ibai amuarrainak laketzen.
Eguraldiari esker dira hemengo errekak arraintzatzeko gisan martxotik buruila arte: euri ainitz, negu gehienean elurra kaskoetan, eta beraz primaderako ur erreserbak.
ARRAINTZA
- Home
- Kirolak – Aisialdiak
- ARRAINTZA
Arraintza Aldudeko ibarran
Aldudeko ibaia anitza eta mota askotakoa da, Urepeleko kaskoetatik Arrosaraino: han du Ibai haundia juntatzen. Bana beste, 10 metrokoa da Aldudeko ibaia: artetan erreka ttipi zalapartatsua, eta bestetan zelai lasaia. Desberdintasun horrek arraintza interesgarria eta teknika guzien ibiltzeko aukera ekartzen du.
Bestalde, Euskal herriko ibai guzietan hemengoan dira ibai amuarrain haundienak aurkitzen.
Arraintzari pazifisteeri abisu hau: NO KILL ibilbideak ere badauzkagu ibarrean.
Xehetasun gehio: http://www.aappma-delanive.fr/parcours/
Arraintzan goxatzeko gure erreketan , permisaren hartzea ez ahantz. Xehetasun gehio webgune horietan: http://www.aappma-delanive.fr/ eta http://www.aprn.fr/
Zerbait jakin nahi?
contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44