Natura… amultsuki!
Miru, sai ete beste begirale frangorek atxikitzen duten xoko gordea.
Mendi babesgarriz eta oihan mistikoez josirik den ibarra, iturri ainitzen sorlekua eta herri ttipien goxalekua.
Urteak lasaiki pasatzen dituzten basakanpo xoragarriak.
Hemen, denborak eraginik ez balu bezala doa bizia.
Hirietako lasterbizitik urrun, natura eta bere sasoinen urratsean goaz.
Lasaitu. Naturaren koloreak jaunzten dituen paradisu hunek xarmatuko zitu, dudarik gabe!