Pilota Aldudeko ibarran

Euskal Herri osoaren arabera, Aldudeko ibarrean ere garrantzitsua da pilota.

Suertez, pilotan aritzeko plaza desberdin ainitz dauzkagu 3 herrietan: plaza libro edo frontoiak, ezker pareta ttipi edo haundi, trinkete baitare jokoberri.
Lekukoak pilotan aritzen dira aski ardura. Pala antxaz eta esku huskaz dira hemen gehienik aritzen. Urte osoan txapelketak antolatzen dituzte lekuko elkarte eta ostatuek.
Baigorrin dugu ere kluba bat “Zaharrer segi” izenekoa.

Heleak aski. Ea zer balio duzun hemengo plaza batean?

Bestalde PERKAIN elkarteak pilota ikastaldiak proposatzen ditu haurrendako uztaila eta agorrilan.

Gure ibarrak izan ditu eta baditu gaur ere zonbait pilotari famatuak:
-XVIII.mendean: PERKAIN
-XIX.mendean: MUTUBERRIA
-Gauregun: Patrick OCAFRAIN Bankarra eta Mathieu OSPITAL Urepeldarra (argazkietan)

Patrick OCAFRAIN
Mathieu OSPITAL

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44