Nahiz eta isolatua, Aldudeko ibarrak segitzen du harritzen ekonomian duen disnamismoarekin. Hainbat enpresa plantatu dira eta horier esker 384 lan postu segurik badira ibarrean. Kopuru ederra da holako mendi lurralde batendako! 2018an langabezia %3-koa zen, eta kanpotik ibarrerat lan egiterat heldu ziren 100 bat jende.
LABORANTXA / AZKURRIA
Ibarraren ekonomia laborantxari lotua da nagusiki. Ardi, behi gorri hala pirenaika eta euskal xerri hazkuntza tradizionalean oinarritua da. Etxe ekoizpenen balorizazioari lotua da ibarraren fama. Familia egitura batzuk etxaldean berean transformatzea eta salmenta zuzenaren parioa egin badute (ardi gasna, haragi freskoa, fruitu mozkinak), beste batzuk elkartu dira tresna kolektiboak sortuz. Hara nola sortu dira 2 gasnategi, xingar idortegi bat, bai eta ere transformazio kooperatiba bat. Aldudeko ibarra ezagutua da ere ba bere 5 arraintegieri esker.
OFIZIALEGOA
Ibarreko emazte eta gizonen konpetentziak ez diraa laborantxaren arloan baizik gelditzen. Badira ere enpresa andana bat, gehienak enpresa ttipiak, ofizio talde desberdinetan: hargin, iturgin, zurgin, burdin hala zur teilatu egile, igeltsero, maistru, oihaneko langile, sable estalzale… Ofiziale horiek ez dute lan eskasis. Berriki plantatu diren ofiziale edo enpresa buru gazteek erakusten daukute posible dela beregain plantatzea gure ibar ttipian ere!
TURISMO / OSTALARITZA / SUKALDARITZA
Bere gaztronomia eta mendi ederrendako ezagutua da Aldudeko ibarra, eta jatea maite duten jendeek bai eta ere kanpoan ibiltzea gustukoa dutenek biziki preziatzen dute lurralde hau. Turismo horri esker ere bizi da ibarraren ekonomia. 3 herrietan kondatzen ahal dira 12 ostatu/hotela/jatetxe eta 70 ofeko aterpetxe bat. Hemengo lemak dira gauza onen preziatzearen denbora hartzea, eta trukatze, errespetu eta jendetasunezko turismo baten abantailatzea.
Azkenik, hemen naturak inguratzen gaitu, eta maila guzietako ibiltariek gustukoak dituzte proposatuak zaizkien ibilbideak. Gai hortaz gardi eta argi izan dadila: nahi dugu denek errespeta dezaten ondarea eta mendia. Aisaldi iturri bestalde, laborariek urte osoan baliatzen duten lan tresna bat baita.
MEDIKUNTZA / SOZIALA
Medikuntza-soziala arloko lanpostuak ere proposatuak dira gure ibarrean. Haur elbarrituak errezebitzen dituen Bankako Ihitza zentroa da enplegatzaile haundiena arlo hortan, 60 bat langilerekin. Beste egiturak ere badira, ttipiagokoak bainan beharrezkoak herritarer urbileko xerbitxuak ukaiteko xantza emaiten baitute, Bankako haurzaindegia edo erizain kabineta bezala.
MUGAZGAINDI
“Kintoan Barna” proiektuak gure lurraldeetako jendearen ttipitzearen gelditzea du helburua, eta gure herrien erakargarritasunaren garatzea mugazgaindiko 13 partaideeri esker. Programa hunek ibarren dinamizatzea du xedea, ekonomia mailan balorizatuz, herritar, aktore eta bisitarien probetxu.