Esnausuko kapera

Kapera
Aldude

Esnazun, pilota plazaren gibelean, “Andre Dena Mariaren” kapera bada.
Euskal erlisione-arkitekturako adibide ederra da. Zizelkadura interesgarriak ere baditu.
Esnazuko jendeak eraiki zuen, Aldudeko herriko agintariek nahi ez bazuten ere. 1868koa da, atariko arkuko giltzarrian zizelkatu idazkunak dioen bezala.
Laukizuzena da eta pabiloi-estalkia duen ezkila dorre karratua badu.
Kaperaren barnean, bi estaiko galeriak badira. Horietarat joaiteko hiru eskailera badira: biga kanpoan eta baño barnean. Euskal herriko antolaketa tipikoa da.
Erretaula eta aldare nagusiko estatuak Monumentu Historikoetan sailkatuak dira. Erretaula 1888an ezarri zuten, Larresoroko San Martin elizatik ekarririk, hura suntsitu baino lehen. Jean Etcharren Aldudarrak zakon kaperari eskaini.
Apaindura dotore horren eta gainerateko dekoratuaren soiltasunaren arteko kontrasteaz ohartuko zira. Kontraste horrek kaperari xarma berezia emaiten dako.

Amenities