Urepeleko Eliza

Eliza
Urepele

Estilo neoklasikoko eliza dotorea da, arroka muino baten gainean kokatua, karrikaren gaineko aldean. Auzo herrikoa bezala, Andre Dena Mariari eskainia zako.
Espainiako karlista gerletatik ihes egin zuen arkitekto batek zituen eliza horren planoak egin.
1841ean eraiki zuten, atariko arkuaren giltzarrian ageri den idazkunak dioen bezala. Elizak laukizuzen luze baten itxura du. Aldare gibel erdizirkularra badu, bai eta pabiloi-estalkia duen
ezkila dorre karratua ere. Sartzean, bi mundu gerletako eta Aljeriako hilen oroitarria ageri da, zaindari bat bezala.
Eliza barnearen iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, balkoi itxurako galeriak badira.
Tradizioz, gizonen lekuak han ziren, meza denboran. Galeria horietarat joaiteko, bi eskailera badira, kanpoan. Berina leihoak 1882an ezarri zituzten. Champigneulle izeneko Lorrenako
artista batek egin zituen.
Elizaren eraikitzeak Urepelek Aldudetik berexteko zuen borondatea adierazi zuen. Alabainan, 1862 arte, Urepele Aldudeko auzotegi bat izan zen. Urepeleko Herriko Etxea Andre Dena Maria
elizaren hegoaldeko paretaren kontra eraikia da.
Azpimarratu behar da Urepeleko bizilagunek berek eraiki zutela.

Amenities