Azkenean, 4 urteren buruan, AIBA elkartea berriz lotzen ahalko da Ate Idekien antolaketari. Gure ibarra 2 urteetatik biltzen duen gertakari haundia 2022ko urriaren 13tik 16ra iraganen da.
Ate Ideki horien xedea da bisitarieri hobeki ezagutaraztea Euskal Herriko gure ibar berezia, gure baliabide naturalak, hauteko mozkinak eta tokiko jakitateak aitzinean emanez, besta giro goxoan. Gure ibarrak bizi nahi du, eta erakutsi nahi ere ez duela izaiten segitzeko deus falta. Komertsantek, ofizialek eta laborariek karia horretara elkarlanean antolatzen dute:
• 1000 azindekilako laborantxa bilgune ezagutu eta igurikatua
• 2012az geroztik bidean den « Aldudeko Ibarra 2030ean » gogoeta parte-hartzailea: telebista emanaldia mahai-inguruekin, sozialaz, ekonomiaz, zerbitzuez, ingurumenaz, kulturaz eta ondareaz gogoetatzeko
• Artisautza eta kultur emanaldi aberatsak eta anitzak: ofizialeen herrixka, kantaldia, gure dantzak, erakusketak, konferentziak, tokiko mozkinen merkatua…
• Kirol animazioak: Kintoa Kurri trail eta ibilaldia, esku-huska partidak, haur-jokoak…
• Animazio pedagogikoak : eskolako haurrendako gustuaren eskola, haur eta gaxteendako animazioak, profesionalek egin tokiko mozkinen jastatze pedagogikoak…