Archives: Apus Events

LA FUGA MENDI MARTXA

Ebiakoitzean izanen da LA FUGA, 1938an Ezkabatik ihes egin zuten presoen orroimenez egiten den 53km-ko mendi martxa, Ezkabatik Urepelerat. Urepelen, eguerditik goiti, animazioneak proposatuak izanen dira: taloak, musika...

EUSKAL DANTZA KURTSOAK – ALFAROENEKO JOKOBERRIN

Apirilaren 27tik goiti, dantza trebaketa batzu hasiko dira astean behin Alfaroineko Jokoberrian. Ibarreko 4 bolondresek euskal dantza sinpleak erakutsiko edo transmitituko dituzte, igande aratsaldetan 3ak et'erditaik 4ak et'erdi artio, ...

HAURREN ANIMAZIO EGUNA – BANKAN

Apirilaren 30ean, haurren animazio eguna izanen da egun guzian Bankan, Gaintiar Gazte elkartearekin. Egitarauan, altxor ihizi handia eta landare tailerra. Izena emateko, Kattalini deitu (06.70.83.41.91).

UREPELEKO ARRAIN BESTA

Apirilean 5ean ebiakoitzez,  Urepeleko arrainaren besta izanen da. Ongi jateko parada izanen da.

ELKARTEEN EGUNA – BANKAKO EZKER PARETAN

Aldudeko Ibarreko elkarteen egun bat antolatua da. Gomitatzen zaituztegu Bankako Ezker paretan, Apirilaren 6ean, igandez, 10tik 12rat. Egun horren helburua da ibarreko 3 herrietako elkarteen elgarretaratzea, elgarren arteko harremanak indartzeko. Zuen ...

ERREKA GARBIKETA – UREPELEN

Iturritik elkarteak erreka garbiketa antolatzen du, apirilaren 6an igandez. Interesatuak bazizte, hitzordua Urepeleko plazan 10ak goiti.

MINTZALDIA – MIKEL ERRAMOUSPE ETA TERRES DE NAVARRE

Mikel Erramousperen mintzaldia, martxoaren 7an arratseko 6etan, Urepeleko Amerikanoenea zentroan; Estatu Batuetara hegalaldi tragikoa, Cerdan eta 5 Euskal artzainak"1949ko urriaren 28 eta 29en gauan, Marcel Cerdan boxeolari famatua garraiatzen zuen ...

EMAZTEEN EGUNA

Martxoaren 8a Alfaroenean 18:00 > Zaharrer Segik antolatu 2 partida hemengo andere gazteekin. Frontball ta Palaz. Ondotik, "Zoin emazte duzu goresten" esku erakusketa Untsa segitzeko... Pintxo poteo DJ DENERIk ...