EUSKAL DANTZA KURTSOAK – ALFAROENEKO JOKOBERRIN

EUSKAL DANTZA KURTSOAK – ALFAROENEKO JOKOBERRIN

Apirilaren 27tik goiti, dantza trebaketa batzu hasiko dira astean behin Alfaroineko Jokoberrian. Ibarreko 4 bolondresek euskal dantza sinpleak erakutsiko edo transmitituko dituzte, igande aratsaldetan 3ak et’erditaik 4ak et’erdi artio, ta hori ekain ondar artio. 7 urte ta 77urte artekoer idekia da, dantzan ez dakitener hala trebatu nahi dutener.

Helburua da herriko bestetako aski trebe izaitea, ta ausartzea dantzatzen bertzeen artean.

Lehen errepika kitorik izanen da, ta bigarrenean galdegina izanen da helduer 25€-ko parte hartze bat 2 ilabeteendako. 18 urtez petik 10€.

Izena emaiten ahal duzue Magali edo Maikari: 0673535237 edo 0608722277.

Start date:

Apr 27th, 2025

Finish date:

Time:

15H30 - 16H30