Archives: Apus Events

Urepeleko marka

Usaiako Urepeleko marka maiatzaren 24ean iraganen da goizeko 10etarik goiti.

Haurrendako filma

Euskaraldiko azken hitzordua gure ibarrean: igandean aratsaldeko 4etan Amerikanoinean, haur (+3 urte) eta gazteek ikusten ahalko dute filma polit bat euskaraz: Yuku eta Himalaiako lorea. Oren bat iraunen du ...

ANA FERNANDEZEN MINTZALDIA- AMERIKANOINEA

Hor izanen da Ana FERNANDEZ bere aita Jovino Fernandez-en ixtorioa aipatzeko Urepeleko Amerikanoinean, ortziral huntan aratseko 8etan. Ezkabatik eskapatu eta Urepelerat arribatu zen preso bakarra izan zen bere aita ...

LA FUGA MENDI MARTXA

Ebiakoitzean izanen da LA FUGA, 1938an Ezkabatik ihes egin zuten presoen orroimenez egiten den 53km-ko mendi martxa, Ezkabatik Urepelerat. Urepelen, eguerditik goiti, animazioneak proposatuak izanen dira: taloak, musika...

EUSKAL DANTZA KURTSOAK – ALFAROENEKO JOKOBERRIN

Apirilaren 27tik goiti, dantza trebaketa batzu hasiko dira astean behin Alfaroineko Jokoberrian. Ibarreko 4 bolondresek euskal dantza sinpleak erakutsiko edo transmitituko dituzte, igande aratsaldetan 3ak et'erditaik 4ak et'erdi artio, ...

HAURREN ANIMAZIO EGUNA – BANKAN

Apirilaren 30ean, haurren animazio eguna izanen da egun guzian Bankan, Gaintiar Gazte elkartearekin. Egitarauan, altxor ihizi handia eta landare tailerra. Izena emateko, Kattalini deitu (06.70.83.41.91).

UREPELEKO ARRAIN BESTA

Apirilean 5ean ebiakoitzez,  Urepeleko arrainaren besta izanen da. Ongi jateko parada izanen da.

ELKARTEEN EGUNA – BANKAKO EZKER PARETAN

Aldudeko Ibarreko elkarteen egun bat antolatua da. Gomitatzen zaituztegu Bankako Ezker paretan, Apirilaren 6ean, igandez, 10tik 12rat. Egun horren helburua da ibarreko 3 herrietako elkarteen elgarretaratzea, elgarren arteko harremanak indartzeko. Zuen ...