Aurten, otsailaren 23an hil da 90 urterekin Marijane Minaberri sortzaile eta hezitzaile bankarra. Izan dadin, ipuin, olerki, antzerki edo artikulu bidez, bizitza osoan zehar, euskara landu eta zabaltzea izan du helburu, eta hori egitean, haurrak izan ditu beti gogoan. Bere obra, ibilbidea bezain aberatsa izan du, eta ekitaldi huntan, Marijane eta bere lanak hobeki ezagutu eta omendu nahi gintuzke.
Feminismoa eta literatura lantzen dituen Sareinak taldeak (sareinak.net) eta Aldude, Urepele eta Bankako Adur euskara elkarteak omenaldia eginen dakogu Ekainaren 11n 17etan Aldudeko Sanoki zine gelan.
Ekitaldia
Marjane Minaberriren kantu batzu emanen dira ekitaldia hasteko.
Bankako idazlearen sormen lanean oinarrituz, ipuin eta olerkiak irakurriko dira.
Marijane ezagutu zutenen elkarrizketak ere ikusi ahal izango dira bideo batean.
Eta Oskorriren Marijan kanta zan diskoko kantuak batera emanez bururatuko da arratsaldea, atsalaskari goxo bat janez bezala.