Maiatzaren 18an bi gertakari izanen dira :
- Mendi lasterkaldia : 53 kilometroko lasterkaldia goizeko 8 ontan abiatuko da Ezkabatik Urepelerat. Eskolako burasoek taloak salduko dituzte egun hortan.
- Jovino Fernandezi omenaldia : izen hortako iheslaria zen arribatu Ezkabatik Urepelerat. Hunen omenez, eta bide beretik Ezkabako iheslari guzien omenez, arratsaldeko 3 orenetan, Jovino Fernandezen itxura duen eskultura pausatuko da Amerikanoineko korlean. Nafarroako gobernuaren eskutik izanen da ekitaldi hau.