Hiru urtez falta izanik, Bankako bestak berriz heldu zauzkigu!! Bestaren egiteko parada denentzat. Iraganen dira Ekainaren 25 eta 26an.
Horra aurtengo egitaraua :
- Ekainaren 25an, ibiakoitzarekin :
- 20:00 : Zikiroa ezker paretan. Menua : Irrisa entsaladan – Atzarki azpikia / Lursagarrekin – Gasna – Euskal bixkotxa. Gaualdia ADARTZA taldeak alaiturik.
- Ekainaren 26an, igandearekin :
- 10:30 : meza Bankako klikak alaiturik. Eskolako aitamek, bixkotxak salduko dituzte ber momentuan.
- 12:00: aperitifa Olhaberrin. Ondotik, bazkaria Erregina ostatuan. Izenak eman ostaturat direktuki deituz (05.59.37.40.37).
- 17:00 : Kantu txapelketa, Bankako elizan
- Hortaik landa, ezker paretan, Bankako gazteriak taloak salduko ditu eta dantzaldia Bagabiga taldeak alaituko du.