Ttipi ttapa… KORRIKA !! Zoin ederrak ziren euskaraz laster egin duten ibarreko 3 eskoletako 66 haurrek!
Urepeleko Beixiloinetik plazaraino lasterka egin dute. Ondotik, eskolako korlean elkartu dira ikasleek idatzi mezuen irakurtzeko, aurtengo”Harro Herri” Korrikaren kantua kantatzeko bai eta ere askari goxo bate partekatzeko.
Laster, haundien aldi! Martxoaren 15ean, KORRIKA Baigorritik pasatuko da eta gure ibarrak atxikiak ditu 2 km.