Les Portes ouvertes de la vallée des Aldudes

Aurten, urriaren 11, 12, 13 eta 14ean!

2018-ko gaia:

LANA!

 

URRIAREN 11an 19:00an ALDUDEN, gai horri buruz egin diren gogoetak eta lan desberdinak urte hastapenetik aipatuak izanen dira usaiako EZTABADA GAUEAN,  Kanaldudek filmatuko duena eta Pantxika MAITIAk berriz animatuko.

 

  • Gaur zer da lana? Nola sortu lanpostuak ibarrean ?
  • Transmizioa, ezin ahantzia den gaia lana aipatzearekin; laborantxa munduan, bai eta ofiziale eta merkataritzan… nola segida bat atseman gabe direneri? Laborarien opdezkatzea nola aisetu?…
  • Eskulaneri balio eman, lanaz aldatu, gazteak nola sentsibilizatu eta formatu lan horietan?…

 

Hainbat bide ta gogoeta desberdin aipatuko ditugunak, elgarrekin xeka eta atseman ditzagun aterabideak, gure ibarra gero eta dinamikoago izan dadin, jendea egon dadin eta bereziki, gazteek egoiteko xantza ukan dezaten.

URRIAREN 12a 17:00etarik goiti Bankan, berrinkutzen bisita, Bankako Goicochea arraintegitik hasiz, Harispe anaien Aldudeko arraintegitik eta Ofizialeen herrixkan den erakusketa berritik pasatuz, Oteiza enpresan bururatzeko, idekitze ofizialarekin. 19:00an han berean 3 herrietako autetsiek ibarraren gakoa emanen baitute AIBA elkarteari. 

URRIAREN 13a ETA 14a izanen da nun zer ikus::  

  • Kabala lehiaketa: ardi Manex Buru beltz eta gorriak, Euskal xerriak, Pirenaika eta behi gorriak, zaldiak, sasu ardiak eta ahuntzak.… BERRIKUNTZA: Belar lehiaketa!
  • Ofizialeen herrixkan usaiako erakusketak, eta hor ere berrikuntza bat: etxaldetan baliatzen ziren lehengo tresna xaharren erakusketa;
  • Pilota partidak: Philippe Bielle-Ximun Lambert/ Antton Monce-Bixente Cubiat;
  • KANTALDIA aurtengo gaiaz: lana. Lekuko kantariekin dudarik gabe!
  • Kintoa kurri 21kilometroko lasterketa famatua, beti bezala Bankatik abiatuko dena;
  • Artzain xakur xapelketa;  
  • Ta besterik zernahi: erakusketa, konferentzia, dantza, “Mitxelina” Pantzo Hirigarayen antzerkia…
  • HAURREN XOKOA “baleako haziak” haurtzaindegiarekin bai eta “sarde sardexka” eta “Gaia” elkarteekin
  • pocket film LEHIAKETA 11/17urtekoendako berrikuntza bat: horiek ere parte har dezaten ate idekietan! 

EGITARAUAREN IKUSTEKO,

KLIKATU:

2018ko egitaraua

BAIGORRITIK JOAN JINA 2€-TAN 

3 tokietarik hartzen ahalko duzue: Pujot kolegioa-Herriko etxea-Osagarri etxea

Bankan, Alduden eta Urepelen gelditzen.

IBIAKOITZEAN

Joan 8:30 – 9:30/10:00 (zirkulazioaren arabera)

Jin 17:00- 19:00

IGANDEAN

Joan 10:00

Jin 19:00

IBARREKO TAXI-AK

Asteburu osoan, ibiliko dira taxi-ak 3 herrietan kitorik, eta galdeginez bezala. Deitu:

Peio 06.95.87.84.50 /J-Emile 06.07.32.89.22 /Dominique 06.08.95.92.68

Actualité

Besoin d’un renseignement?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44