IZPURAKO LURO FUNDAZIONEKO EGONALDI LABURREKO ZERBITZU ZERRATZEA SALATZEN DUTEN 21 AUZAPEZEN KOLEKTIBOAREN IZENEAN, BANKA, ALDUDE ETA UREPELEKO HERRIKO ETXEEN DEIA
2015eko abenduan, Luro Fundazionaren administratibo kontseiluak egonaldi laburreko artatze zerbitzuaren zerratzeko xedea hartu zuen.
Ondoriozko deliberoa jende ahulduen eta urrunekoendako: Baiona edo Donapaulerat joaitea erran nahi du horrek, denbora doblea beraz herritar batzuendako.
Diru galtzeak dira aintzinerat emanak, alta 2015ean %15 artatze gehio izan dira, eta badakigu bestalde, Frantzia guzian egonaldi laburreko zerbitzuek dirua egiten dutela.
Nolaz zuzendariak ez du harremanetan sartu nahi izan Izpurako zerbitzua hobeki osatuko zuten eta artatze egiteko prest zauden mediku berezitu batzuekin (urologue, gynécologue…)?
Manera hortan, ez ote dugu gure lurraldea “medikal desertu” horietan sartzen ari? Eta Luro fundazioa, xahar etxe bat baizik ez ote da bilakatuko?
Hain beste arrazoin, dirua osagarria aintzin pasarazten dituenak.
“Gure herrialdeko zerbitzuen desagertzearen aurka beti ta beti aritzeaz aseak gira!
Horren gatik dugu Garazi Baigorri eskualdeko biztanle guzieri dei hau zabaltzen. Denek elgarrekin erakuts dezagun fermuki, ixilka egiten ari daukuten jukutria ez dugula onartzen. Gure xokoa bizirik atxiki nahi dugula entzunaraz dezagun ozenki, gure haur eta ondoko belaunaldien onetan baita.
Bil gaiten denak ekainaren 3an, ibiagoitzez, aratsaldeko 3etan IZPURAN, Bricomarché aintzineko bide juntan!