Euskal Xerriaren bisita-bidea

Ibilbidea
Aldude
Ibil zaitezte kanpoan hazia den euskal xerri xuri-beltxaren deskubritzeko bidexkan. Bisita hori urririk eskaintzen du P. Oteiza etxeak, eta hunen saltegitik da abiatzen. Oren batez, oinez edo asto bizakarrez, amategitik mendi mazeleraino, deskubri ezazue tokiko arraza hori, arrunt baztertua izan zena. Hazle batzuer esker, deskubri ezazue bere bizi modua eta bere mendi egoitza, begira itzazue goxoan baliatzen haritz eta gaztain-ondoen itzalaz. Gibeleratekoan, plater edo korneta onak dastatzen ahalko dituzue saltegi aitzineko terrazan, marratsaren aterbean…

Xehetasun gehigarriak : har ibiltzeko oinetako egokiak eta makila. Saltegian eman planoari esker, xoratuko zirezte baxerrian barna, bai eta begistatuko ere Akitaniako behi blonda ederrak, pottokak, tokiko ardi manex buru beltxak, basa abereak (ugatz, sai, buzoka…), eta tokiko landaredia.

BIDEXKA URRIRIK ETA URTE OSOAN IDEKIRIK

Piknikatzeko posibilitatea bada bidexka bazterrean dauden harrizko mahaietan.
Babes ezazue ingurumena zuekin eramanez zuhauren hondakinak.

10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, hitzordua galde ezazue amategiaren bisita gidatua ukaiteko, 2 €/perts.

Amenities