HRP ALDUDE-BEHEROBIKO BORDA

Pireneotako ibilaldi haundia
Aldude-Ezterenzubi

Iraupena: 10.00
Distantzia: 19km
Desnibela: 1500m
Planoko abiapundua: Aldudeko plaza

Aldudeko plazatik abiatzen da etapa hau, Lepederreko leporat igaiten, Otsamuno eta Errolan barna pasatzen. Urepeletik segitzen du (Meharoztegi, Linduseko lepoa), mugazgaindi pasatzen (Ibañeta, Lepoeder), muga segitzen Bentarteko lepo eta Arnoztegitik pasatuz, iparraldean bururatzeko Ezterenzubin den Beherobiko Bordan.

Haute Randonnée Pyrénéenne (HRP) delakoa, Hendaiatik Banyuls-eraino Pireneoak zeharkatzen dituen ibilaldi bat da, Georges Véron-ek asmatua. 41 etapetan zatitua da eta 800km-an zabaldua. Aldudetik pasatzen dira 3.garren eta 4.garren etapak. Kasu! Ibilaldi hau ez da seinaletua: gida-liburu bat behar da segurtasunean ibiltzeko.

Amenities