GRT5, KULUNKAREN BIDEA

Ibilbide berria
Aldude

“T” formako Pirineoko GR arteko lotura da, Iparraldeko GR10 Izpegin eta Hegoaldeko GR11 Kintoan lotzen dituena. Argibelen aurkitzen den Arrikulunkari begi kliska bat da ibilbidearen izena.

Ibilbide xoragarri honek 28,60 km ditu, Nafarroako Baztan eta Baxenafarroako Aldude ibarretako mugako bizkarrean  barna. Ibilbideen abiapuntua Izpegin eta Elizondon daude. Xuri ta gorriz seinaletua da.Ibilbidea 4 tartetan banatzen da:

  • Iparraldea, Izpegi – Buztanzelai: 2,9 km eta 210 metro desnibela positiboa.
  • IparEkialdea: Izpegi – Sakanako Lepoa – Istauz – Berderiz: 11,4 km eta 500 metro desnibela positiboa.
  • Ekialdea: Berderiz – Argibel (GR 11), 4,3 km eta 350 metro de desnibela.
  • Mendebaldea: Berderiz – Elizondo (GR 11), 10 km eta 200 metro desnibela positiboa eta 550 metro negatiboa.

GRT5 ibilbide hunekin, atsemaiten ahal da GR10-a Baigorrin edo Bidarrain, edo GR11 eta GR12-ak Kintoan.  Ibilbideen abiapuntua Izpegin eta Elizondon daude. Ahal da ere Aldudetik abiatu.

Adibidez, Berdaritz-Argibel etaparen egiteko, ahal Eihartzeko leporat igan Aldudeko plazatik autoz, eta oinez abiatu pundu hortarik (ikusi planoan), Argibel6Berdaritz harat-hunataren egiteko. 9km-ko joan-jina da.

VOIR LE TOPO DE LA RANDO

Title

Amenities