Zelai Begi
Aterpetxea
Baxe Nafarroko Aldudeko ibarrean kokatzen da Zelai Begi gure aterpetxea, Nafarroako mugari urbil, eta Iruñatik ez hain urrun (55km). Kanpo et bazter ederrez inguraturik, pausatzeko edo kirol-egonaldi baten egiteko parada emanen dauzu gure aterpetxeak.
XEHETASUN GEHIO:
–Zonbaten lekua : 15 presuna
–Prezioak asteka
Sasoin bete-betean: 1600€ (uztailaren 13-tik agorrilaren 24-erat)
Sasoin betean: 1300€ (Ekainaren 22-tik uztailaren 13-erat eta agorrilaren 24-etik 31-rat)
Arte sasoinean: 1050€ (eskola bakantzetan, ekainean eta buruilean)
Sasoin apalean: 790€
-Prezioak egonaldi laburrendako:
Asteburua: 560€
3 gau: 650€
-Gehitzekoak
Egonaldi taxa: 1,69€-na gau bakotx
Garbiketa egonaldi bukaeran: 120 €
Mihiseak: 12€/parea
Mainu oihalak: 12€
Bestalde, “Auzkia” gure etxalde-jatetxean jateko parada ukanen duzu. Lekuko eta gure etxaldeko ekoizpenez osatuak dira proposatzen ditugun otorduak: 15,50€-tarik goiti (edariak bestalde). 4endako piknika zakuak proposatzen ditugu ere 52€-tan (13€/na)