Ihizia Aldudeko ibarran

Larrazkena heltzearekin, urdin kolorezko sukar batek estaltzen du euskal herria. Uso urdin kolore. Ihiztariak kutxatzen dituenak. Orduan, bana bana, oihanak eta iratzeak gorritzen diren sasoinean, bakotxa bere postura doa, urtso hegaldi batek sendatuko duelako esperantzarekin.
Nahiz eta gehienik armarekin ihiztatzen den, sarretako ihizia, Euskal Herriko berezitasun bat da. Kasu, ihiztariak diren leku batzuetan debekatua edo aholkatua da oinez ibiltzea. Leku horiek markatuak dira.
Hemen ACVB (Baigorriko eskualdeko ihiztari elkartea)-k du Baigorri, Banka, Aldude eta Urepelen gaindi ihizia kudeatzen. Posta batzuen alokatzea proposatzen du. Hemen ihiztatzeko, permisa bat beharrezkoa da.

Usoa ez da ihiztarien harrapakin bakarra. Hemen ihiztatzen ahal da ere basurdea, biligarroa eta pekada. Eta nahiz eta eskuak hutsik sartzeko irriskia baden, hemengo kanpo eder eta oihanpe eztiez goxatzeko parada izaiten da beti.

Zerbait jakin nahi?

contact@vallee-aldudes.com 06.02.16.48.44