Ondare megalitikoa

Bisita-leku
Banka, Aldude, Urepele

Aldudeko ibarrak sekretu anitz gordetzen ditu. Horien artean, historiaurreko arrasto anitz bada.

Bankan, Alduden edo Urepelen barna eginen dituzun ibilaldietan, hain segur, horietarik baten ikusteko parada ukanen duzu…

Euskal Herriko berezitasun haundietarik bat harrizko biribil ttipi batzuk dira. Harrespil deitzen dira (frantsesez: cromlech erraten zee). Harrespil hitza, hain segur, biziki zaharra da. Euskal Herrian anitz badira eta, Pirinioetan urrunago ere, Andorraraino. Erromatarren denbora arte eta batzuetan berantago ere baliatu ziren. Pirinioetan, Euskal Herrian dira gehienik atxemaiten.

Bertze izen bat ere emaiten zee: baratze. Horri buruz, oroitu behar ere da euskaldunek beren familia hurbilekoak luzaz etxe aitzineko baratzean ehortzi izan dituztela.

Edozein izanik ere izena, harrespila nekropolia (hobi multzoa) da. Barnean, 5 eta 20 pertsonaren artean biltzen dira. Trikuharria ez bezala, ez du iduri berriz baliatzen zenik, bainan hobiak elgarren ondoan egiten zituzten, nekropolia osatu arte. Ohartzekoa da munduan gutien ageri den megalitoa dela. Euskal Herrian, alderantziz, hori da gehienik atxemaiten.

Amenities