FERANYO ETXALDEA

Ossau-Iraty ardi gasna
64430 Aldude

Belaunaldiz belaunaldi, Alduden kokatzen den Feranyo gure etxaldeak ardi hazkuntza du garatzen, esnea gasnatzeko helburuarekin. Gauregun ere, famili bereko eskuetan daukagu etxaldea: Albert eta Sophie anaiarrebek afotik ezin utzia den gasnaren jastatzerat komitatzen zaituztegu. Gutti gora behera 700 metroko goratasunean dago gure etxaldea, eta horri lotua, Manex buru gorri ardiak alhatzen dituzten pentze zabalak.

Gure etxalderat komitatzen zituztegu, Alduden, Esnausuko kaskoetarat. Gure lanlekuak bisitaraztea proposatzen dauzuegu: arditegi, gasnategi, idor lekua. Milesker erreserbatzea talde ttipi edo haundi: 06.74.42.56.45. Gustu baduzue, lekuan berean erosten ahalko dituzue gure gasnak.

Amenities