𝗛𝗶𝗿𝘂𝗴𝗮𝗿𝗿𝗲𝗻 𝗴𝘂𝗻𝗲 𝗯𝗮𝘁 𝗔𝗹𝗱𝘂𝗱𝗲𝗸𝗼 𝗶𝗯𝗮𝗿𝗿𝗮𝗿𝗲𝗻𝗱𝗮𝗸𝗼
Aldudeko ibarreko herriek eta AIBA elkarteak hasirik eta Euskal Hirigune Elkargoak kudeaturik, Olha hirugarren gune egitasmoak laster ikusiko du argia Bankan. 600 m2-ko eraikin hau, berrikuntza-, topaketa- eta laguntza-gune bat izanen da tokiko ekintzailetzarendako. Kintoako Etxea, coworking gune bat, bulego eta bilkura-gela batzu aterpetuko ditu, bai eta pertsonaren aldeko zerbitzuak. Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, Maitena Curutchet, Ekonomia Soziala eta Solidarioaren eta Ekonomia Zirkularraren kontseilari ordezkaria, Michel Oçafrain, Bankako auzapeza, Emilie Dutoya, Akitania Berria eskualdeko kontseilaria, Annick Trounday-Iriart, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko lehendakariordea eta Fabrice Rosay, Pirinio Atlantikoetako prefetak, hirugarren gunea izanen denaren lehenbiziko harria pausatu dute, 2026ko udan irekitzeko mentura agertuz.
Xehetasun gehiao: https://bit.ly/3Zc