ARRAINA ARRAINTEGIA
Arraintegia
FAMILIAKO ARRAINTEGI BAT MENDI XOLAN KOKATUA.
Arraina arraintegia Errobi errekaren pundu gorenean kokatua da eta beraz ezin hobeko kalitatezko ura ,urte guzian 9°C dena,baliatzen du. Gainera,Ezkerraineko iturriak fornitzen du,gero Baigorriko Ispeguy arraintegian haunditzea bukatuko duten arrain ttipier baliabide aberats bat.
“Arc en ciel” amuarraina Oncorhnchus Mykiss hazia da ur eztietan Euskal Herrian,NF V45/100 estandarra betez. “Aquaculture de nos régions” labela eta Poisson d’Aquaculture Français marka errespetatzen ditugu.
Poisson d’Aquaculture Français desmartxa filierraren partaide guzien engaiamenduan oinarritzen da,trazabilitatearen garantiaren alde ekoizpenaren etapa bakotxean ,amuarrain ttipien sortzetik transformazione tailerretarik atera mozkina arte.
Poisson d’Aquaculture Français desmartxan engaiatuak diren etxeak botere publikoek zertifikatuak dituzte eta Frantzian kokatuak dira, ba haztegi, ba hazle eta ba tranzformazione gune .