The Blog

Ofiziala da! 3 herriko etxeak eta AIBAk urratsa egina dute : Eusko kideak dira! Zure alde orain?

🤔Zergatik egin Eusko kide?

–  Ekonomia lokalaren alde egiteko, engaiatua eta solidarioa.
– Trantsizio ekonomikoa, zirkuitu laburrak eta nekazaritza arduratsuaren alde egiteko.
– Eguneroko bizitzan euskararen ikusgarritasunaren alde egiteko. 


🙏Nola lagundu gaitzakezu Euskoarekin?

  • Zuen urtesaria euskoz ordaindu dezakezu, modu honetan zure engaiamendua handituz! Interesa duzu? Jarri gurekin harremanetan ordainketa modua aldatzeko!
  • 30 babeslerengana iristen lagunduz, kopuru horretara iristean zure diru trukeen % 3 jasoko baitugu! Dohaintza hau, Euskal Monetak oparitua, zuri ez dizu gasturik suposatuko! Kidetza egitean gure elkartea onuradun bezala aukeratu baino ez duzu egin behar.
  • Hilabeteko diru-truke automatikoa igotzen! Erabiltzen duzun eusko kopurua handitzean, guri ematen diguzun laguntza ere handitzen da. Hilabeteko truke automatikoa zure Eusko kontuan aldatu dezakezu, “trukea” estekan klikatuz. Eusko sareko profesionalen zerrenda ikusteko sartu webguneko aurkitegian: https://aurkitegia.euskalmoneta.org

💪 Egin zaitez Eusko kide eta sostenga gaitzazu! https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte