Bankako eliza

Eliza
64430 BANKA

Bankako pilota plazaren ondoan, herriko eliza bada. Jondoni Petriri eskainia zako.
Oraingo Jondoni Petri eliza XIX. mendearen hastapenekoa da. 1858an berritu zuten, atariaren gaineko aldean zizelkatu idazkunak dioen bezala. Ezkila dorre-kalostra badu, poligono itxurakoa
eta aski zorrotza. Sakristia eraikin nagusiari atxikia zakon eraikin ttipiago batean da.
Elizaren barnean, bi estaiko galeriak badira. Jondoni Petri eliza XX. mendean berritua izan zen. Ondare Kulturaleko Inbentario Orokorrean zerrendatua da.

Amenities