KINTOA KURRI -BANKA

KINTOA KURRI -BANKA

Usaian bezala AIBA elkarteak antolatzen du KINTOA KURRI ibilaldi-lasterkaldia, Urriaren 12an igande goizez Bankan.

Bankaren leku xoragarrien deskubritzeko parada da Kintoa kurri. Ibilbideak Adarza eta Argarai, 1200m pasa dauden herriko 2 kaskoetarik pasaraziko ditu kirolariak, ezagutuak ez diren bidexketan barna ibiliz (20 km, 1 300 m desnibel+).
Kirolariek eco-cup edo basoberri bat ekarri beharko dute edateko pausa lekuetan.
3 leku desberdinetan jan edota edaten ahalko dute: bide erditsutan (jan eta edan), 5km-tan eta 15km-tan (edan baizik). Heltzean merexi duten “buffet” batekin indarrak bilduko dituzte berriz.
Urriaren 12an, igandearekin, zatozte Bankarat Kintoa Kurrin parte hartzeko, edo lasterka edo ibiliz (20km – 1300mD+).🏃⛰️
📅 EGITARAUA :
– 6ak30-aik goiti : ibilaldi eta lasterkaldiaren izen emaitea
– 6:30 eta 7:30 artean : ibilaldiaren abiatzea
– Goizeko 9etan : lasterkaldiaren abiatzea
– 11ak eterditan : Haurren lasterketa
– Kintoa Kurri lasterketa bururatzean : irabazdunen eta gehienik agertu den klubaren saristatzea – ibarreko mozkinen irabazteko zozketa
Ezker paretako aldelekuak eta dutxak baliatzen ahalko dituzte lasterkari eta ibiltariek.
➡️ Kintoa Kurrirendako izen emaitea : https://in.njuko.com/kintoa-kurri-2025
– Lasterketa : 20 € interneten / 22€ lekuan berean lasterketaren egunean
– Randonnée : 8 € interneten / 10€ lekuan berean ibilaldiaren egunean
– Haurren lasterketa: kitorik

Start date:

Oct 12th, 2025

Finish date:

Time: