“SONOGRAFIA IRUDIPENAK” DISKO AURKEZPENA – UREPELEN

“SONOGRAFIA IRUDIPENAK” DISKO AURKEZPENA – UREPELEN

Manu Gaigne eta Garazi Navas musikariek “Sonografia Irudipenak” proiektua eta diskoa aurkeztuko dute zuzeneko kontzertu batekin, Urepeleko Amerikanoinea zentroan, proiektuarentzat oso sinbolikoa den tokia. Hurbiltzen bazarete ulertuko duzue Urepelek haientzat izan duen garrantzia itzela. Sonograma baten antzera, haien soinu-uhinek euskal geografia zeharkatuko dute.
Euskal Herriko toki ezberdinetan garai batean egindako audio zein bideo grabaketak eta toki horietan gaur egun egindako zelai-grabaketak erabiliz, ikus-entzunezko pieza propioak sortu dituzte, leku hauen soinu-espazioen bilakaera kontuan hartuz.
Garai bateko grabaketak, haien instrumentuen musika eta gaur egun toki horietan ematen diren fenomeno auditiboak lotuz.
Grabaketa zaharrak Eresbil, Euskadiko Filmategia eta Xenpelar Dokumentazioko Zentroko artxiboetan ikerketa sakona egin ostean aukeratutakoak dira eta kontzertuan, honez gain, musikariek perkusio-tresna anitz, akordeoia eta ahotsak uztartuko dituzte, beti Joseba Agirrezabalagaren artelanez inguratuta.
Euskal Herriko soinu-paisaian zeharreko bidaia ezberdin hau bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen zain egongo gara!

Start date:

Jun 13th, 2025

Finish date:

Time:

20H