GAURKO BERRI / ESKAINTZAK

txik txak kovoit

Urte hasieratik, TXIK TXAK KOVOIT’ ipar euskal herriko autopartekatze aplikazio berria aurki dezakezu. Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen sindikatuak punduan ezarria, %100 kitorik, Google play, Apple store edo interneten telekargatzeko gisan da.

 

Erabiltzeko erresa da: baliadunen berezitasunen araberan (abia edo heldu punduak, tenoreak…) autopartekatzaileak (gidari hala bidaiari) harremanetan ezartzen ditu Txik Txak Kovoit’-ek.

 

Ibarreko biztanleak eta/edo kanpotik lanera heldu den jendea edo ibarretik kanpo lanean ari den lekuko jendea aisago harremanetan ezartzeko, « Vallées de Baigorri et des Aldudes » taldea sortu da. Beraz denborarik galdu gabe, zure izena eman eta taldean sartu.