EKOLOGIKO TRANSIZIOAZ ZIN’EZTABADA

EKOLOGIKO TRANSIZIOAZ ZIN’EZTABADA

Buruilaren 20an 19:30an Aldudeko Sanoki Gelan, ekologiko transizioari buruz gaualdi bat antolatzen du AIBAk. « Demain » filma erakutsia izanen da eta ondotik eztabaida-konferentzia bat emanen du Justine Davassek. Etxeko Pop-artoa eta edariak salgai atsemanen dituzue zinemaren sarguian !!!

Filmaren laburpena :

Gure herriek ta erresumek bizi dituzten ekologiko, ekonomiko baita sozial krisien konpontzeko manera hoberena balitz aterabide batzuen erakustea, on egiten duen istorio bat kondatzea?

Hemendik 2100 arte, humanitatearen zati baten desagertze posible bat erakusten duen estudio publikazio batetarik landa dira abiatu Cyril Dion eta Mélanie Laurent, beste 4 presunekin, munduko 10 erresuma barna, holako katastrofa bat nolaz laiken posible, baita nola huts egin ulertzeko, inkesta bat eremanez.

Laborantxa, energia, ekonomia, demokrazia baita hezkuntza berriz pentsatzen dituzten aintzindari batzuen ezagutza egin dute bidaia hortan. Jadanik martxan diren iniziatiba konkretu eta positibo horiek lotuz elgarri, biharko mundua zer izaiten ahal laiken ikus dezakete… 

Start date:

Sep 20th, 2019

Finish date:

Time:

19h30