Artzainen harria

Bisita-leku

Urtero “Artzain Mundua” elkarteak Ameriketako euskal artzainen omenez antolatzen dute elgaretaratze bat. 2007an Iparraldean Alduden, eta Hegoaldean Gernikan iragan zen.

Bi herri hauek aukeratzearen arrazoina Ameriketara joan ziren artzain ainitzen sorleku izan direla da. Iparraldeko artzain asko eta asko Aldudeko ibarretik joan ziren Ameriketarat eta bertan sortu zen baita ere Fernando Aire, Xalbador bertsolari ezaguna. Xalbador bera artzaina zen eta bere familiako kide asko joan ziren Ameriketara lanera, berak bertsotan ederki azaldu zuelarik haien herrimina.

Euskal Artzainei omenez harrizko monumentu bat egin izan zen elgaretaratze horren karietara.

Aldudeko Herriko etxearen sahetsean atsemaiten ahal duzue, lurrean landatua.