Olhaberri

Meatzaritzaren interpretazio zentroa
Olhaberri, 64430 Banka

100m²-ko gune batean, Olhaberri interpretazio zentroak ibilbide bat proposatzen dizue Bankako kobre eta burdin meategien historia ezagutzeko, Antikitatetik eguneraino. Hor aurkituko dituzue dokumentu historiko arraroak, olaren maketa zoragarri bat 1/200° eskalan, ikerketa eta miaketa arkeologikoei dedikatu toki bat (bideo eta argazki) ; horrela, Europan hobekienik kontserbatu aspaldiko meategietarik bat deskubrituko duzue.
Bisita ostatua idekia delarik egiten ahal da eta kitorik da.

Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta esku­orriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta Garazi­Baigorri eskualdeko jardunaldiak.

Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…
Ø MEATEGIEN ONDAREAREN INTERPRETAZIO XENDRA
1,2 km-ko bidexka bat da oinezkoentzat, karrikaren itzulian, Olaberritik abiatzen dena. Hamar bat zedarriek argibideak eskainiko dizkizuete Bankako meategiak hobeki ikusteko.
Ø BANKA-EUGI XENDRA
37 km-ko bidexka biziki ederra, oinez edo VTTz segitzekoa, Bankatik Eugiraino, Urepeletik pasatuz eta Kintoatik hegiz-hegi ibiliz. Xendra horren maketa bat dago, erliebean, Olhaberri ostatuaren sartze aitzinean.
Ø PLR XENDRAK
Bi xendra, horiz balizatuak, proposatuak zaizkio ibiltariari, Olhaberritik abiatuz. Bi ibilaldi horiei buruzko argibideak plazan daude.

Amenities