Alfaro Ostatua

Ostatu-Jatetxe

Ongi etorriak zirezte Alfaro ostaturat, alimentazioa eta E.Gorri aterpetxearen artean kokatzen dena, bide haundiaren bazterrean.

Edateko hala jateko, probatzen ahalko dituzue lekuko mozkinak! Herrian egin sagar jusa, euskal kola, herriko ziropa naturalak, euskaldun sagarno eta garagarno, AOP Irulegi arno famatua…

Jateko proposatzen ditugu: astean barne eguneko platak eta aste buruetan plata konbinatuak. Bai eta, ogitartekoak, lekuko AOC Kintoa xingar eta AOP Ossau-Irati ardi gasna, Esneluma ardi esnearekin egin izozkiak…

Pilotari eta kirolari: Jokoberri bat badaukagu ostatuari lotua, bai eta… (egiazko!) babyfoot-a bat!

Zonbaten lekua:
30 bat barnean

Xehetasun gehio:
WIFI, egunkariak saltzen, kanpoan mahai aterbetuak, Jokoberria alokatuz (argia, pilotak…)

EUSKO aldagune (xehetasunak)