ONGI ETORRI Aldudeko Ibarrerat!

Haren ezagutzeko, Euskal Herri barnealdearen bihotzean sartu behar duzu. Baionaren eta Iruñearen artean, Pirinioen oinetan, lasaitasuna eta bere izaera atxiki duen leku bat bilatzen duten bisitariak liluratzen ditu. Eta hango bideetako bihurguneek ez zaitzatela lotsaraz: merezi du!

Aldudeko ibarra, lehenik, 3 herri dira: BANKA, ALDUDE eta UREPELE, Baxenabarreko (Nafarroa Beherea ere erraiten zako) mendien erdian kokatuak.
Izari ertaineko ibarra da, 30 km luze baita eta 1000 bizilagun baizik ez baititu. Han lasai bizi dira. Bere lurrari atxikia zakon jendea, dinamikoa eta bere geroaren alde lanean ari dena.
Aldudeko ibarra nortasun haundiko lurraldea ere da. Zure jakin nahia pizten jakinen du, natura maite baldin baduzu, xoratuko zitu, eta gormanta baldin bazira, orduan…

Beraz, ez duda, errepikatzen dauzugu: ongi etorria zira!

GAURKO BERRI / ESKAINTZAK

  • BOTA ZURE IDEIA!

    By
    AIBA elkarteak xekatzen du gai berri bat lantzeko. Baduzu idei bat?! Xarmanki! AIBAk ezarriko ditu "idei kutxak" 3 herrietako ...
  • UREPELEKO MARKA

    By
    Usaiako Urepeleko marka maitzaren 24ean iraganen da ebiakoitzez. Milesker aski goiz etortzea, azinden pasaia ez trabatzeko. Usaian bezala goizeko ...

AGENDA

04 Jul
Untsa pastu Bankako bestak ? Beraz prest Oihansoron segitzeko aste buru huntan!
25 Jul
10h
Baigorriko ibarreko sinkatak antolatzen du egun bat mendian uztailaren 25ean. Izena eman parte hartzeko 0559378939 era deituz ...
01 Aug
18h
Zatozte Bankarat gau ainaren ikustera agorrilaren 1enean.Izena eman 07/29 aintzin 0559378939 deituz ,ilunabar goxo bat pasatzeko.
28 Aug
14h
Haraneko ondare natural eta kulturaren ezagutzeko joko pistan parte hartu nahi baduzu agorrilaren 28an, deitu 0559378939 ,agorrilain ...

EZAGUTU... PAUSATU... APAIRU GOXOAK EGIN...

Argibideak nahi dituzu?