ONGI ETORRI Aldudeko Ibarrerat!

Haren ezagutzeko, Euskal Herri barnealdearen bihotzean sartu behar duzu. Baionaren eta Iruñearen artean, Pirinioen oinetan, lasaitasuna eta bere izaera atxiki duen leku bat bilatzen duten bisitariak liluratzen ditu. Eta hango bideetako bihurguneek ez zaitzatela lotsaraz: merezi du!

Aldudeko ibarra, lehenik, 3 herri dira: BANKA, ALDUDE eta UREPELE, Baxenabarreko (Nafarroa Beherea ere erraiten zako) mendien erdian kokatuak.
Izari ertaineko ibarra da, 30 km luze baita eta 1000 bizilagun baizik ez baititu. Han lasai bizi dira. Bere lurrari atxikia zakon jendea, dinamikoa eta bere geroaren alde lanean ari dena.
Aldudeko ibarra nortasun haundiko lurraldea ere da. Zure jakin nahia pizten jakinen du, natura maite baldin baduzu, xoratuko zitu, eta gormanta baldin bazira, orduan…

Beraz, ez duda, errepikatzen dauzugu: ongi etorria zira!

GAURKO BERRI / ESKAINTZAK

AGENDA

08 Jan
19h
Ilabeteko lehen ortzegun guziz,AIBA elkarteak, 3 herrietako biztanleak konbitatzen ditu KOLEKTIBOA GISA GUZIETAN ETA LEKU GUZIETAN hurran ...
09 Jan
20h30
Usaiako Frantziako mus xapelketa ortzirale huntan hasten da Aldudeko Alfaro ostatuan. Atseko 8ak eta erditan
07 Feb
20h
AIBA-ren biltzar nagusia  Aldudeko herriko etxeko gelan iraganen da,otsailaren 7an larunbatez atseko 8etan. Txaurte nombrean!
10 Jan
15h
Huna finalen programa: 3etan:nezken maila 4etan:3 garren maila 5etan: 2 garren maila 6etan: lehen maila

EZAGUTU... PAUSATU... APAIRU GOXOAK EGIN...

Argibideak nahi dituzu?