BILKURA PUBLIKOA – LEHEN HAURTZAROA

BILKURA PUBLIKOA – LEHEN HAURTZAROA

Entzuna dukezuen bezala, Baleako Haziak ibarreko haurtzaindegia bete-betea da: gure ibarraren dinamismoari esker, gazteria herrian egoiten da eta haurrak sortzen dira. Haurtzaindegiak proposatzen duen xerbitxua ona izanez, burraso gazte gehienek beren haurrak hor ezarri nahi dituzte.

Haurtzaindegiak ideki zuelarik, 2012an, 6 lekuko baimena ukan zuen. Geroztik 10 lekura pasatu da baimena (25 haurrendako orotara), baina ez da oraino aski, 12 haur baitira beha, eta ibarretik kanpo zainduak dira, toki bat ukan artean.

Ordu da beraz bertze proiektu bat abiarazteko, ibarreko haur guziek hemen berean zainduak izateko xantza ukan dezaten.

Bilkura bat izan da agorrilaren 24an Baleako Haziak, CAF, PMI, MSA, Hirigune Elkargoa, RAM eta Departamenduaren artean, egoera hortaz gogoetatzeko. Erabakia izan da bilkura publiko bat antolatuko dela buruilaren 21ean, astelehen aratsarekin, 8ak eterdietan, Bankako Herriko Etxean, ibartar guziekin. Beharren lehen neurketa bat eginen dugu. Ondotik, inkesta bat zabalduko da paperrez familietan eta bikote gazteen artean, beharren neurketa zehazteko.

Proiektua ez da oraino finkatua: izan daiteke Baleako Haziak haurtzaindegiaren haunditzea, haurtzainak instalatzea beren kondu, edo bertze aterabideak ere. Helburua da proiektu horrek tokiko beharrer erantzutea.

Elgarrekin gogoetatzeko, zuen beha gaude beraz buruilaren 21ean.

Start date:

Sep 21st, 2020

Finish date:

Time:

20h30