“ALDUDEKO IBARRA 2030ean” – LAN TAILERRA “KULTURA ETA ONDAREA”

“ALDUDEKO IBARRA 2030ean” – LAN TAILERRA “KULTURA ETA ONDAREA”

Ate Idekien ondoko gogoeta gai nagusia da…

“Aldudeko Ibarra 2030ean” gogoetak 10 urte:  zertan da gogoeta ?

 

Orroit zizte ! 2012an, ehun biztanlek gogoeta hartan parte hartu zuten. Menturaz biztanle haietarik bat zineten. Gogoeta hartatik landa hirurogoi bat ekintza proposamen atera ziren, sozial, ekonomia, sozio-kultura eta ingurumen arloetan.

10 urte pasatu dira geroztik, eta bide erdian gaude ! Parada da proposamen horietaz orroitzeko eta eginak izan diren ekintzetaz pundua egiteko. Aukera izanen da bereziki gelditzen den lanari behako bat emaiteko.

Azpimarratzekoa da “Aldudeko Ibarra 2030ean” gogoeta bihurgune biziki garrantzitsu bat izan dela gure ibarrarentzat. Herritarren parte hartze haundiak erakutsi du Aldudeko Ibarra haren geroa eskuetan hartzeko gai dela. Gaur, epe luzeko lan hori bere fruituak ekartzen hasten da: ibarreko biztanlegoa emendatuz doa mende bat baino gehiagoko apaltze demografiko baten ondotik, etxe bat baino gehiago idekitzen dira berriz, gazteriak ibarrean egoteko eta lan egiteko gogoa erakusten du, mikro-haurtzaindegia bete-betea da, etab.

Seinale horiek esperantza haundia emaiten dute gure ibarraren geroarentzat. Alta lan ainitz gelditzen da duela 10 urteko proposamen ekintzak burutzeko. Zuen parte hartzea beharrezkoa da. Lana elgarrekin segitzeko asmoz, ondoko 4 lan-tailer antolatuak izanen dira:

Martxoaren 16an, asteazkenarekin – arratseko 8etan Bankako Herriko Etxean – SOZIAL ARLOA

     Martxoaren 23an, asteazkenarekin – arratseko 8ak eta erdietan Urepeleko kantinan – EKONOMIA

     Martxoaren 30ean, asteazkenarekin – arratseko 8etan Aldudeko “Salle de Liaison » gelan – ZERBITZUAK

Apirilaren 14an, ostegunarekin – arratseko 8etan Bankako Herriko Etxean – KULTURA ETA ONDAREA

Biztanle guziak ongi etorriak dira lan-tailer horietara jiteko. Herritarren parte hartzea ahal bezain haundia nahi dugu gure ibarraren geroaz elgarrekin lan egiteko ! Bakarrik, fiteago gabiltza ; elgarrekin urrunago goaz !

Start date:

Apr 14th, 2022

Finish date:

Time:

20h